Limerick Language Centre akademia ingelesaren, euskararen eta frantsesaren irakaskuntzan aditua da.

Gure gizartean hizkuntzek duten garrantziaz jabetuta, Limerick Language Centre-en helburu nagusia gure ikasleek ikasgai duten hizkuntzaz ondo jabetzea da, kalitate handiko ikastaro presentzialen bidez.

Ikastaroak prestakuntza handia duten jatorrizko irakasleek ematen dituzte, giro atseginean.

Hizkuntzen irakaskuntza familia-giroan egiten dela bermatzen dugu eta tratu pertsonalizatua eskaintzen dugu.